martes, 29 de noviembre de 2011

miƩrcoles, 16 de diciembre de 2009

TORTOLOSAK

Zein ez da inoiz tortolosetan aritu? Gu gehienok txikitan ez genuenez euskara ezagutzen, gaztelaniako izenarekin ezagutzen genuen: “Las Tabas”. Tortolosetan aritzeko beharrezkoa den materiala: tortolosak (sei edo gehiago izan daitezke) eta bolatxo bat. Tortolos bakoitza ba ditu lau alde: lepo, zulo, kosk eta belarri. Hasteko jolasten, lehengo jokalariak tortolosak eskuetan hartu eta lurrera botatzen ditu. Hasi behar du zuloak biltzen; horretarako bolatxoa gorantz bota behar da esku batez eta, aldi berean, beste eskuarekin, zulo aurpegia erakusten duen tortolos bat hartu, bolatxoa lurrera erori gabe. Ondo eginez gero beste batekin jarraitu. Zulorik ez balego, bolatxoa gorantz bota ondoren, tortolos bati aurpegia aldatzen saiatuko da, eta, lortzekotan, berriro botatzen du bolatxoa azken hau hartzeko. Txanda galtzen da bolatxoa lurrera erortzen bada, tortolosa hartzen ez bada edo prestatu nahi den tortolosa lortzen ez bada. Aldiz, lau aurpegietako tortolosak biltzen duen lehenak, irabazten du.

lunes, 30 de noviembre de 2009

Aurkezpena

Ideia batzuei buelta asko eman ondoren, hona natorkizue nire blogaren gaiarekin; hasieran sukaldaritzari buruz egitea pentsatu nuen, baina eskolako eguneroko ekintzarekin zerikusi handia ez duela ematen du, gero nire lan zuzenarekin, baina aspergarria iruditzen zitzaidan edo nahiko hotza, beraz beste ideia batzuekin jolastu ondoren pentsatu dudana izan da, Gorputz Hezkuntzako maisua naizenez eta pasa den ikasturtetik mintegi batean lanean ari naizen, gai horrekin lotutako “jolasak” gaia jorratuko dut, hain zuzen ere betiko jolasak, guk txikitan erabiltzen genituenak denbora pasatzeko eta gaur egun gure ikasleei transmititu ahal dizkiegunak, bai Gorputz Hezkuntzako klaseetan, bai jolasaldi orduan, bai jantoki orduan.

Espero dut nolabait, aprobetxagarria izatea guztioi.

Joxe